Atl. Basauri

Harro gaude izateaz eta parte izateaz

Lehiaketa- eta teknifikazio-arloa

Lehiaketa-arloak du eskubaloian dauden lehiaketak eta kategoriak egin, osatu eta arautzeko ardura. Teknifikazio-arloaren xede nagusia, berriz, teknikariei, kirolariei eta etorkizuneko arbitroei ahalik eta prestakuntzarik onena ematea da, gehieneko trebakuntza lortzeko.

Aparteko jardueren arloa

Kirol-proiektuaren barruan aurrez ikusita ez dauden ekitaldi eta jarduera guztiak hartzen ditu atal honek. Horiez gain, dituzten ezaugarriak direla-eta eratuta dauden gainerako arloetan sartu behar ez diren jarduerak ere hartzen ditu. 2007an hauek hartu ditu:

  • Jardunaldi solidarioa.
  • Basauriko Udalaren III. Txapelketa.
  • Kadete eta gazteen finalak antolatzea (mutilak).
  • Asturiaserako bidaia.
  • Hondartzako eskubaloia

Beste jarduera batzuk

Jolas, lehiaketa eta teknifikazioarekin lotutako kirol-jarduerez gain, klubak beste jarduera batzuk ere egiten ditu, aurrekoak osatu eta zabaltzeko. Horrez gain, hemen sailkatzen ditugu, baita ere, klubak parte hartzen duen ekitaldiak edo gizarte-ospakizunak. 2007an, beste guztien gainetik, Lanzador de Recuerdos eskulturaren inaugurazioa nabarmendu behar da. Artelan hori Jon Alberdik egin zuen club Atl. Basauri-rentzat, bere bat-egitea eta urteurrena ospatzeko.


Delekatuaren funzioak


II Jornada solidaria
Egin zaitez bazkide
Denda
Istripuen partea
E-mail Atlético Basauri Balonmano E-mail EBB E-mail webmaster