Atl. Basauri

Harro gaude izateaz eta parte izateaz

Indarrean dauden estatutuen arabera, Club Atlético Basauri Balonmano eskubaloi-kluba irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta beharrezkotzat jotzen dituen jarduerak eta lehiaketak bultzatu eta antolatzeaz arduratzen da, eskubaloian.

Club Atlético Basauri Balonmano 2006an sortu zen, Club Balonmano Basauri eta Atl. Basauri Balonmano elkartzean.

2007ko irailaren 22an, bi kluben bat-egitearen ekitaldi nagusia egin zen, Jon Alberdik eginiko "Lanzador de Recuerdos" lanaren inaugurazioa. Gure herriko pertsona ospetsuenak eta kirol- eta gizarte-arloko ordezkariak joan ziren inaugurazio-ekitaldira. Ondoren, eskultura inauguratzeko zinta moztu zen, eta, ekitaldi horretan, Loly de Juan alkateak, klubeko presidenteak eta artelana egin zuen artistak parte hartu zuten. Ospakizuna girotzeko, Basauriko Korala eta txalaparta izan ziren.

Jarraitu

Eskubaloia Base Basauri

Hauek dira EBBren (Eskubaloia Base Basauriren) helburu nagusiak: eskola-adinetik hasita eskubaloi-jokalariak prestatzea, gure kirola egiteko baliabide berriak sortzea eta udalerrian badaudenak zabaltzea, eskubaloi-monitoreen kopurua handitzea, monitoreei teknika- eta metodologia-aholkularitza ematea, eta hezkuntza-zentroekin eta guraso-elkarteekin lankidetzan aritzea, taldeak antolatzeko.

Jarraitu

II Jornada solidaria
Egin zaitez bazkide
Denda
Istripuen partea
E-mail Atlético Basauri Balonmano E-mail EBB E-mail webmaster